Fredi Paia irabazle Balendin Enbeita sariketan

Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako hamabigarren edizioan, helduen mailan lehen saria eskuratu du Fredi Paiak, Mikel Arrillaga eta Ekaitz Goikoetxearen aurretik. Gazteen mailan Julene Iturbe gailendu da eta bigarren eta hirugarren izan dira Aner Euzkitze eta Itsaso Aizpurua. Uxue Alberdi, Xumai Murua eta Joseba Santxo epaileek lehia estua egon dela jarri dute azpimarran.