Dingle penintsula (Kerry)
Galiziarrek Europako azken muturra euren lurretan dagoela harrotasunez zabaltzen dutenez, asko harritu egiten dira Mendebaldeko muturrik aldenduena Irlandan dagoela jakitean. Berez, Galiziako Finisterre da kontinenteko lekurik mendebaldekoena, baina Irlandak lerro abstraktu horretatik harago luzatzen ditu itsasoan bere hatzak Ameriketarantz. Dingleko penintsulako Slea Head puntak du ohore hori. Kerryn dago, irla berdearen txokorik ederrenetariko batean. (Getty Images)
-> ERREPORTAJEA; Kerry, Irlandako Finisterre
AUG. 19 2014