Gaindegia: hamar urte Euskal Herriaren erradiografia egiten

Euskal Herriaren etorkizunaz asko hitzegiten da egunotan, eta duela hamar urte ere bai, baina bai orduan eta bai orain galdera bati erantzun beharra dago hasteko: nolakoa da, benetan, Euskal Herria? Nolako biztanleria dauka, zelako ehun ekonomikoa, nolako hizkuntz egoera...? Alegia, geure herriaren errealitatea sakon ezagutu beharra dago etorkizunerako estrategiak prestatzeko. Bada duela hamar urte erradiografia hori egiten hastea erabaki zuten Gaindegiaren sustatzaileek, eta dagoeneko lan asko egin du erakunde honek, bidean zailtasun ugari topatu arren. Gaindegiaren egungo egoera eta etorkizunerako erronkak azaldu dizkiote bertako bi arduradunek NAIZi Andoaingo egoitzan.

JUN. 12 2014