Naiz.info
Bilbo

Hondarribiak irabazi du Espainiako Txapelketa

Ama Guadalupekoak ezustekoa eman du Castroko uretan eta Espainiako Txapelketa lortu du. Kaikuk bigarren tokian bukatu du eta Urdaibaik hirugarren postuan.

Hondarribiako arraunlariak joan den astean Pasaian ospatutako estropadan. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)
Hondarribiako arraunlariak joan den astean Pasaian ospatutako estropadan. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)

Kaiku zen faborito nagusia Espainiako Txapelketa irabazteko. Alde batetik, larunbatean denborarik hoberena egin zuelako, baina batez ere azken estropadetan guztien aurretik zegoela erakutsi duelako.

Hala ere, ezustekoa ematea lortu du Hondarribiak eta Espainiako Txapelketa irabaztea lortu du. Ama Guadalupeko arraunlariak nagusi izan dira Castroko uretan eta atzean utzi dituzte Kaiku eta Urdaibai, bigarren eta hirugarren tokian bukatu dutelarik hurrenez hurren.