NAIZ.INFO
BILBO

Martinezen 40 milioiak, Ogasunaren zorra kitatzeko eta oinarri-futbola indartzeko

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak bart hartu du erabakia, Javi Martinezen salmentak ekarri dizkion milioiak Ogasunarekin duten zorra kitatzeko baliatuko dute eta baita oinarri-futbola indartzeko ere.

Javi Martinez Bayern Munich taldearen ordezkoen aulkian. Guenter SCHIFFMANN / AFP
Javi Martinez Bayern Munich taldearen ordezkoen aulkian. Guenter SCHIFFMANN / AFP

Zuzendaritza Batzordearen bilkuran onartu du Athletic-ek «ezohiko diru-sarrerak» (modu horretan izendatu dituzte Javi Martinezen salmentagatik lortutako 40 milioiak) Foru Ogasunarekin duten zorra kitatzeko eta oinarri-futbola indartzeko baliatzea.

Dirua jasota hainbatek, tartean Patxi Lopezek, San Mames Barria proiektura bideratzeko eskatu zion, baina ez du horrela egingo. Batzar Nagusia urriaren 15erako deitu dute Euskalduna Jauregian.

Iribarri omenaldia

Atzoko Batzordean Joxe Anjel Iribarren omenaldiaz ere xehetasunak eman zizkieten batzarkideei. Igandean 50 urte beteko dira Iribarren debuta izan zenetik, La Rosaledan izan zen Malagaren aurka. Orduan bezala, irailaren 23z Malagaren aurka jokatuko dute zuri-gorriek eta klubak zaleei ordu laurden lehenago futbol zelaira joateko deia die.