NAIZ
DONOSTIA

«Gattunk» lelopean antolatuko du Usurbilgo Udarregi ikastolak 2015eko Kilometroak jaialdia

Usurbilgo Udarregi ikastolak izango du 2015ko Kilometroak antolatzeko ardura. «Gattunk» lelopean egingo da Gipuzkoako ikastolen aldeko jaialdi handia.

2015eko Kilometroak-en aurkezpena. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
2015eko Kilometroak-en aurkezpena. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

2015ko Kilometroak antolatzeko ardura Usurbilgo Udarregi ikastolari egokitu zaio eta larunbat honetan aurkeztu dute jaialdia.

Azpiegitura berriak finantzatu eta hezkuntza proiektu berria garatzeko helburuarekin, auzolanean antolatuko dute urriaren 4ko Gipuzkoako ikastolen aldeko festa.

Jaialdiaren leloa «Gattunk» izango da eta, esan dutenez, euskararen aldeko konpromisoa, Kilometroak-en partaidetza eta usurbildarren bereizgarriak biltzen ditu.