Lakuako Segurtasun sailak baieztatu du ez dagoela delitu zantzurik bihar Oñatin ospatuko den Fan Egunean. Beraz, ez dutela debekatuko iragarri dute. Espainiar Gobernuko delegaria den Carlos Urquijok ere eskatu zuen debekua.
Horrela adierazi du Estefania Beltran de Heredia segurtasun kontseilariak Gasteizko Parlamentuko kontrol saioan, bai PPko Carmelo Barrio eta UPyDko Gorka Maneirok hau debekatzea eskatu eta gero. Bi parlamentariek ekimena «duintasunik gabea eta iraingarria» dela defendatu dute.
«Oñati gorrotoaren hiriburu bihurtu nahi dute» adierazi du Barriok bihar ospatuko den giza katearen harira. Aldarrikapenak Guardia Zibilak Euskal Herritik alde egitea eskatuko du. Hala ere, Lakuak ez du debekurik ezarriko. «Ez dago benetako eraso bat pertsona jakinen moralari eta ez dago beldurra zabaltzeko inongo jokabiderik». amaitu du Beltrán de Herediak.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
