NAIZ
Elorrio

Niko Morenoren absoluzioa berretsi baina bi lagun zigortu ditu Auzitegi Gorenak

Espainiar Auzitegi Gorenak Niko Moreno elorrioko alkate ohiaren absoluzioa mantendu du, baina Josu Herrero eta Rita Ugariza zigortu egin ditu 2010eko osoko bilkura batean PSEko zinegotzi bat mehatxatzea leporatuta. Bizkaiako Entzutegiak hiruak absolbitu zituen eta Fiskaltzak errekurtsoa jarri zuen.

Niko Moreno, epaitua izan zeneko irudi batean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Niko Moreno, epaitua izan zeneko irudi batean. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Niko Moreno elorrioko alkate ohiaren absoluzioa berretsi du espainiar Auzitegi Gorenak, baina Josu Herrero eta Rita Ugariza, herri bereko bizilagunak, zigortu egin ditu egin ditu 2010eko osoko bilkura batean PSEko zinegotzi bat mehatxatzea leporatuta. Bizkaiako Entzutegiak hiruak errugabetzat jo zituen, baina Fiskaltzak errekurtsoa jarri zuen.

Ugarizari zortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio torturaren inguruko bilkura batean «mehatxu egitea» leporatuta. Herrerori, aldiz, 2.480 euroko isuna jarri dio, Jon Antza «Estatuak hil zuela» esan eta PSEko Mari Carmen Muñoz zinegotziari «Estatuaren ordezkaria baldin bazen, hiltzailea» zela esateagatik.

Morenori «konplizitatea» leporatzen zioten, «gertaerak ez ekiditeagatik». Gorenak Herrero eta Ugariza zigortu ditu «botatakoak nahikoa zirelako beldur handi bat  sortzeko».