Sailkapen bitxi samarra utzi du igande honetan Aresko banderak, asteburu honetan Galizian ospatu den bigarrenak. Lehenengo txandan lehiatu duen traineru batek lortu du bandera, Zierbenak, haizea lagun izan baitu.
Aise nagusitu dira bizkaitarra euren txandan, Cabo, Astillero eta Aresen aurretik, hurrenez-hurren. Bigarren txandako traineruak ureratu direnean, baina, ustekabeko elementu batekin egin dute topo: haizea.
Hala, bere txanda irabazi izanagatik ere, lehenengo txandako azkenaren atzetik kokatu da Kaiku. Haren atzetik, hurrenez-hurren, Ondarroa, San Pedro eta San Juan helmugaratu dira.
Zalantza azken txandak piztu du, ikusteke baitzegoen Zierbenak bere lehen postu horri mantenduko ote zion edo ez. Urdaibairekin izan dute lehia, eta azkenean lau segundoko abantailarekin irabazi dute bandera.
Sailkapen nagusiari begira, Urdaibai izan da Galiziako estropadetatik indartuta atera dena. Hirugarren izan da Aresen Hondarribia, eta bosgarren Orio. Ondorioz, lau puntuko aldea ateratzen die Urdaibaik hondarribiarrei, eta zortzikoa oriotarrei.
Beheko postuetan, Astillerok jarraitzen du azken postuan, baina asteburu honetan Aresen aurretik amaitzeko gaitasunik badutela erakutsi dute. Horrek motibazioa eragingo die datozen banderei begira.