\n"}
Naiz+ Naiz+

Aznar eta Rajoyren zaku berean Izagirre?

Urtarrilaren 31n Madrilera joateko deialdia eginez honako kartela hedatu du Podemosen Gipuzkoako taldeak, aldaketaz mintzo dira eta espainiar politikan gorrotoa nonahi sortu duten hainbat pertsonaia ageri dira bertan: Aznar, Rajoy, Rato, Gallardon... baina baita tartean Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea ere!! PSOEko ordezkari ezagunik ez da ageri bai politikaren mundutik kanpo dagoen Carod Rovira, ordea, eta Donostiako alkatea da ageri den Euskal Herriko politikari bakarra.

Harridura eragin du donostiar alkatea halako kuadrila baten baitan azaltzeak. Twitterren galdetu diete ia zaku berean sartzen duten Izagirre eta post hau argitartu eta oso gutxira etorri da erantzuna: «Info hau zuzendu egin dugu. Izagirre ez dago, jada, bertan, ez da ‘kasta’-koa...