Naiz+ Naiz+

Donostia anitza. 190 testigantza, 99 hizkuntza ezberdinetan

Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzeko proiektua da 101 L. Gurean dagoen hizkuntza zein kultur aniztasuna bildu eta ezagutaraztea du helburu egitasmoak.

Honakoa, Donostian jasotako lekukotasunekin editatutako dokumentala da eta bertan, 190 protagonista baino gehiagoren istoria ezagutu daiteke. Finean, eleaniztasuna, emigrazioa eta integrazioaren inguruko 190 testigantza, 99 hizkuntza ezberdinetan.

Badihardugu euskara elkartearen proiektua da 101 L. Urte dezente daramate Ahotsak-en adineko pertsonak elkarrizketatzen eta badute lan horretan eskarmentua. Euskal Herrian ehun hizkuntza inguru mintzatzen zirela ondoriotzatu zuen Unesco etxeak 2015. urtean egindako ikerketa batek eta hizkuntza eta kultura aberastasun hori guztia ezagutzeko asmoz abiatu zuten proiektua.  

Proiektuari buruzko informazio gehiago Maider Iantzi kazetariak egindako erreportajean aurki daiteke. Lekukotasunak ikusi eta entzuteko aukera, ostera,  "Euskal Herriko Ahotsak" proiektuaren webgunean dago.