Herriz herri abian da Euskal Herriko VII. mus txapelketa eta pixkanaka herrialdetako kanporaketetara joango direnen aurpegiak eta izenak ari gara ezagutzen (klikatu mapan herriz herri ikusteko, @mustxapelketa-ren bidez). Otsailaren 21ean eta 22an izango dira herrialdetakoak: 21ean Bizkaikoa (Barakaldon), Gipuzkoakoa (Alegian), Nafarroa Garaikoa (Iruñean), Lapurdikoa (Urruñan), Arabakoa (Eskuernagan) eta Baxe Nafarrokoa (Lartzabalen). Azkena Zuberoakoa izango da, otsailaren 22an Urdiñarben.