Naiz+ Naiz+

Santi Brouard eta Josu Muguruzaren heriotzak ‘Egin’-en azalean

 

Gaurko egunez hil zituzten, 1984an Santi Brouard eta 1989an Josu Muguruza. Goian ikusgai dituzuenak bi hilketa horien biharamuneko azalak dira. Azaroaren 21eko azaletan ikus daiteke bien heriotzak izan zuen eragina, egunean bertan eta hurrengo egunetako aleetan bien kasuan euren ibilbide militantearen errepaso zabala egin zuen ‘Egin’-ek, eta antolatutako oroimen ekimenen berri luze eta zabal eman zuen.