Naiz+ Naiz+

Txinan auto-ilarak ere alimalekoak

Izugarrizko biztanleria, kontsumoa, harresia, hedadura... Handia du dena Txinak eta auto-ilarak ere herrialdearen neurrikoak dira, antza. Asteazkenean sortu zen hau Legal telebista kateak grabatu zuen airez, astebeteko ‘festa nazionala’ deitutakoaren azken egunean, milaka herritar Beijingera bueltan zirenean... Antza, G4 autobidean ezarritako ordainleku berri batek eragin zuen 50 erreil dituen errepide honetako auto-ilara.