0 comentarios

Ikurrina eta Estelada bat eginik

 

Ez da oraingo kontua nahiz eta gaur bezalako egun batean suertatu. Duela hogeita bost urte NBEko egoitzaren aurrean izan zen, zeinean, New Yorkeko Manhattanen elkartu ginen katalanak eta euskaldunok  nork bere bandera eskuan munduan geure tokia aldarrikatuz. Bagenekien, ordea, jakin ere, hitzezko Nazio Batuen Elkartea, berez, Estatu Batuen Elkarte bat dela, non, eta Estatu Batuetan, hain zuzen ere…baina euskaldun bertsozaleok, errepikapenak, askotan, errima bihurtzen direla...

0 comentarios

Halako bi

Halako bi

Bilboko Guggenheim Museoak hogei urte bete ditu. Bilboko IPESek, berriz, halako bi.

Bilbon suertatutako bi efemeride hauek ez dute, jakina, desberdintasun kuantitatiboa soilik, kualitatiboa baizik.

Guggenheim Museoak garatu duen kulturak unibertsaltzat jotzen du bere burua eta abangoardista izanik, luxuzko salgaiaren gisa hartzen du artea, espazio giltzapetuan aurkezten da (zer da, bestela, museoa, artearen kartzela besterik?) gizabanakoaren kontsumora begira dihardu, agerian ez...

0 comentarios

Giza Eskubideen Aldarrikapenak matxinatzeko eskubidean hartu ohi du oinarria

Giza Eskubideen Aldarrikapenak matxinatzeko eskubidean hartu ohi du oinarria

Berez, 1948.ko Giza Eskubideen Aldarrikapenak aurrekari bat baino gehiago dauzka: Zuzenbide-eskari ingelesa (1628), Estatu Batuetako Konstituzioa (1787) edota, Frantzian, Gizakume eta Herritarraren Eskubideen Aldarrikapena (1789), besteak beste. Aipatu 1948ko Adierazpen horren Hitzaurreak, bestalde, bidegabekeriari aurre egiteko abiaburu, eskabide eta are beharra (errebelamendu edo matxinatzeko eskubidea) finkatu du...

0 comentarios

Bertsio bakarraz

 

Duela hogei urte, Miguel Angel Blanco hil zuten gauean, Liburu Azoka ari zen ospatzen Donostian, gaur egun bezala, eta, heriotzaren berri zabaltzen hasi zenean, Eva Forest adiskidea kudeatzen ari zen HIRU argitaletxearen postura gerturatu nintzen.

Gure harridurarako, pittin-pittinka, gainerako postuak joan ziren ixten eta jendetza joan zen biltzen Azokaren inguruan. Inork ez zekien ixtea nork erabaki zuen edota nork agindu ote zuen baina berehala HIRU argitaletxearen postua izan zen...

0 comentarios

Euskal Herria irakurri ahal izateko aholkua

 

Egun hauetan, ohiko liburu feriak etortzearekin batera, idazle ezberdinen obrak kolektiboki irakurtzeko joera ari da hedatzen: Itxaro Bordan Bilbon, Lander Garro Hendaian eta abar.

Ahaztu egiten zaigu, ordea, hirigintzako espazioak ere irakurri egiten direla. Kale izenak, parke bakoitzaren izendapena edota ikastetxe, kultur-etxe, liburutegi  eta abarrek izena badute, eduki, eta gure herriaren edota hiriaren egoera kulturalaren berri ematen digute. Eta horretaz ari garelarik,...

0 comentarios

Eva Forest, Hagiografiarik ez

 

Eva Forest hil zelarik, 2007ko maiatzaren 19an, jadanik hamar urte, “Los nuevos cubanos” (Hiru argitaletxea) bere gaztetako ikerketa, liburu modura kaleratuta ikusteko ez zuen aukerarik eduki. Batista diktadorea garaitu ondoren Kuban eraiki beharreko iraultzaz gogoeta egiten zuen Evak: mendeetan zehar esklabo izandakoek zer-nolako erabakiak hartzen zituzten eta Estatu berriak nola hasi zituen antolatzen ekoizpena, irakaskuntza, osasungintza eta abar kontatzen zigun urte...

últimos posts
últimos comentarios