Arantxa MANTEROLA
BAIONA

Baionaldeko auzapezek bide federatiboak aztertuko dituzte

Ipar Euskal Herri osoko elkargo bakarra jomuga badute ere, aukera hori ez ezik, bide federatiboenak ere sakon aztertu behar direla uste dute Euskal Kosta-Aturriko bost auzapezek. Hala, fiskalitateaz eta gobernantzaz bi azterlan eskatu dizkiote adituen bulego bati.

Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako lurralde erakundetzearen debatean Pirinio Atlantikoetako prefetak soilik herriarteko lankidetzako erakunde publiko (Helep –frantsesez EPCI egitura administratiboa–) bakarraren aukera mahaigaineratu izana gogor kritikatuta, Euskal Kosta-Aturriko bost auzapezek beste aukeren egingarritasuna –batik bat egitura federatiboa– ere jorratuko dutela iragarri zuten atzo, Baionan. Ildo horretan, bi ikerketa eskatu dizkiote aditu bulego bati, alde batetik finantzabideak eta fiskalitatea aztertzeko eta, bestetik, gobernantza moduak jorratu ditzan.

Angelu, Baiona, Biarritz, Bidarte eta Bokale udalerriak biltzen dituen hirigune-elkargoko (Euskal Kosta-Aturri) presidente Jean-Rene Etchegarayk argi utzi zuen agerraldiaren hasieratik ez dela «irakurketa maltzurrik» egin behar hartu duten erabakiaren harira. «Argi gera bedi egungo pays egiturak ez duela gutako inor asebetetzen eta guztion azken helburua lurralde elkargo bakarra osatzea dela», esan zuen. Bera egitura horren aldekoa izaki ere, zilegitzat jo zituen prefetak aukera hori bakarrik bultzatzeak sortu dituen zalantzak eta mesfidantzak.

Claude Olive eta Emmanuel Alzuri, Angeluko eta Bidarteko alkateak hurrenez hurren, gogorragoak izan ziren, eta Estatuko ordezkariaren jarrera «antidemokratikotzat» jo zuten, debatea hiri-elkargo bakarraren eredura mugatzen ari delako.

Michel Veunac Biarritzeko auzapezak ere nabarmendu zuen «horren garrantzitsua den gaian defizit demokratikoa» dagoela: «Nik neuk ere helburu dudan Ipar Euskal Herriaren erreibindikazio identitarioa aseko litzateke Helep bakarrarekin, baina egitura hori administratzeko zailtasun handiak daude eta gauzak ez daude argi. Horregatik, berehala sortu baino, lehen urrats gisan aukera federatiboen [herri-elkargoen bateratzea lurralde polo baten gerizpean] bidetik jotzea komenigarriagoa izan daiteke gerora herri guztiak elkargo bakar batean integratzeko».

Atxikimendua

Inportanteena «atxikimendua» erdiestea dela esanda, Bokaleko auzapez Francis Gonzalezek nabarmendu zuen «hautetsiek erabakia hartu baino lehen, 158 herrien fusioa zein baldintzatan egingo den eta zer ondorio izango dituen ondo jakin» behar dutela.

Hain zuzen ere, iritziak biltzeko lehen fase honetan izaten ari diren informazio bilkuretan beti kezka eta galdera berak pausatzen direla adierazi zuten. Etchegarayk berak aitortu zuen Hautetsien Kontseiluko presidente den aldetik herri-elkargoetako ordezkariekin egiten ari den bileretan ere behin eta berriro hiru gaien inguruan sortzen direla galderak eta zalantzak: eskumenak, gobernantza eta fiskalitatea.

Hautetsien Kontseiluaren aginduz Acadie adituen bulegoak eta unibertsitateko bi juristak egindako azterketek ere «hutsuneak» dituztela onartu zuen.

Hautetsiak argitu

Horiek horrela, «beren ardura politikoari» eutsita Euskal Kosta-Aturri elkargoak aipatu bi azterketak eskatu ditu. Bat dagoeneko abiatua da eta bestea berehala hasiko dute. Abendurako amaituak beharko lukete.

Auzapezen esanetan, «helburua ez da tresna bat bestearen aurka jartzea, hots, egitura federatiboak integratzaileen kontra jartzea». Aitzitik, Olivek zehaztu zuenez, «eskatutako azterketen xedea da gure udalerrietako hautetsiek erabakiak hartu aurretik ahalik eta elementu gehien izatea. Orain beren iritzia soilik eskatuko zaie, baina horrek ere politikoki bere garrantzia du bakoitzaren jarrerak finkatzeko».

Guztiek errepikatu zuten argi utzi nahi dutela Ipar Euskal Herrirako instituzio bakar baten aldekoak direla.

 

La sociedad civil también se implica en el debate de la institución

Más allá de los cargos electos, diversos agentes sociales y económicos han manifestado estos días su apoyo a la opción de una mancomunidad territorial única para Ipar Euskal Herria. Así, la Cámara de Comercio e Industria de Baiona (CCI) votó el pasado 2 de octubre una moción en la que los 26 representantes de las 15.666 empresas de todos los sectores económicos se declararon a favor de la misma por unanimidad. La moción subraya, entre otras cosas, que «sería una irresponsabilidad dejar pasar tal oportunidad».

El 8 de octubre, la asociación Ikas Bi, que trabaja por la enseñanza bilingüe en la red pública de enseñanza también se declaró favorable a una mancomunidad que englobe los tres territorios, porque considera que con esa institución se podría llevar a cabo una «política lingüística que respondiese a los deseos de los padres de escolarizar a sus hijos en la sección bilingüe». Su presidente, Thierry Delobel, considera que es un «tema muy serio para ser decidido solamente por los electos» y cree que también los agentes sociales deben participar.

Por su parte, la plataforma Batera ya ha iniciado su campaña de socialización, con reuniones informativas públicas a las que también están acudiendo electos locales. En breve partirá la caravana que recorrerá las diferentes localidades vascas con el objetivo de extender el debate entre la ciudadanía.A.M.