Asteasuko Gamesa-Siemenseko langileek greba hasiko dute bihar

Asteasun kokatzen den Gamesa-Siemens enpresak langile bat kaleratu zuen bajan egoteagatik. Udan burutu zen kaleratzea eta zuzendaritzaren erabaki hori salatzeko ELAk eta LABek osatutako enpresa-batzordeak astebeteko greba antolatzea erabaki zuen, bihar hasi eta hurrengo igandera arte (urriak 1). Joan den irailaren 14an asanblada egin zuten bi sindikatuetako ordezkariek, kaleratutako langilea berriro lanera bueltatzeko helburuarekin mobilizazioak pentsatzeko. Batzordearen iritziz, «onartezina da enpresak modu arbitrarioan langileak kaleratzea» eta mobilizatzea jokabide garrantzitsutzat jo dute: «Ez soilik kanporatze zehatz honen aurka, baita lantegiko enplegua bermatzeko helburuarekin ere».