Asier AIESTARAN
PALA

Kutxabank Liga bihar hasiko da Armintzako pilotalekuan

Bost bikotek hartuko dute parte eta finala urtarrilaren 6an jokatuko da Bilbon.

Pala profesionaleko Kutxabank Liga bihar hasiko da eta parte hartuko duten bost bikoteak hauexek dira: Fusto-Urrutia, Gaubeka-Gordon, Zubiri-Ibai Perez, Landeta-Brefel eta Necol-Ibargarai. Urtean jokatzen den txapelketa luzeenetakoa da –joan-etorriko ligaxka, finalerdiak eta finala izango ditu–, eta partidak Bizkaiko zazpi pilotalekutan jokatuko dira.

Lehiaketa bihar bertan hasiko da Armintzako frontoian. Jaialdia 18.30ean abiatuko da eta bi neurketa jokatuko dira: Zubiri-Ibai Perez/Landeta-Brefel eta Gaubeka-Gordon/Fusto-Urrutia. Eta larunbatean ikuskizuna Zallako pilotalekura helduko da, 18.00etan hasita: Fusto-Urrutia/Zubiri-Ibai Perez eta Necol-Ibargarai/Landeta-Brefel.

Bi kokaleku horiez gain, Gallarta, Sestao, Sopela eta Zierbenan ere jokatuko dira Ligako neurketak, nahiz eta azken partida erabakigarriak Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko diren: Ligaxkako bigarren eta hirugarren sailkatuek jokatuko duten finalerdia abenduaren 30ean, eta finala –ligaxkako irabazlea zuzenean sailkatzen da– urtarrilaren 6an.

Ligaxkaren sailkapena egiteko, bikote bakoitzak egiten dituen jokoak adina puntu batuko ditu. Jokoak 10 tantora izango dira, partidak hiru joko irabaztera, ez da atzerapenik onartuko, eta bikote batek ezin badu bere neurketa amaitu une horretan dituen jokoak adina puntu jasoko ditu –irabazleak beti hiru–.

Iazko irabazleek, Esteban Gaubekak eta Ibai Perezek, ezingo dute garaipen hori batera errepikatu. Horien aurka finala galdu zuten Dan Necol eta Xabier Ibaragaraik, aldiz, orduko arantza –3-0 argiarekin galdu zuten– ateratzeko aukera dute, berriz ere batera jokatuko baitute.

 

Galarreta retoma hoy el Campeonato de Parejas

Etxeberria IV y Barrenetxea IV se enfrentan a Ezkurra II y Endika en el partido que cierra hoy la segunda jornada del Torneo Orona Parejas de remonte. Tras una semana de parón, con las figuras jugando el Circuito Estatal en Madrid, el campeonato oficial retoma el pulso con un choque entre dos parejas potentes. Etxeberria IV y Barrenetxea IV ganaron su primer partido con un juego realmente sólido, mientras que Ezkurra II y Endika perdieron sin dar lo que se espera de ellos. Así, los colorados tienen cuatro puntos y los azules uno. La derrota no será ningún drama para ambas parejas, pero la victoria sería dar un paso de gigante, sobre todo para Etxeberria y Barrenetxea, para pasar a semifinales. Una victoria azul exprimiría la clasificación.GARA