Iñaki Balsategi Lopez de Araia
Analista

Westminterren borondatea

Eskoziak, bere lehen ministro den Nicola Sturgeonen bitartez, independentziaren inguruan bigarren galdeketa baten ospaketa Londresi eskatzearen asmoa agertarazi du, independentziak 2014ko Irailaren 18an jasotako porrotaren ostean; galdeketa horretarako «aitzakia» honakoa da, jende guztiak dakien bezela, Erresuma Batuaren osotasunean aprobaturiko Brexita, nahiz eta eskoziar Highlandsetan ez zen suertatu horrela, faboratzen duenak eskoziarrek independentzia eskubidea aldarrikatzea. Behin Europear Batasuneko Tratatuko 50. artikulua, Bruselasekin negoziazioari hasiera ematen diona hain zuzen ere, oles dagitenean, orduan eta soilik orduan, SNP-k, Eskoziar Ganbaran gehiengo absolutorako bi parlamentariren faltan,aipaturiko gehiengoa lortzeko Berdeekin lagun litzateke, eta Westminsterreko Parlamentua lehiatu erreferenduma onartu dezan, 2018-ko udazken eta 2019ko udaberri artean.

Gogorarazi nahi dut, era berean, Europar Batasunetik Erresuma Batuan alde egitearen botazioan, eskoziar hautesleen %62ak arbuiatu zutela,eta horri heltzen diote eskoziar egoskorrek bere asmoak adierazterakoan. Zifra-dantza eta galdeketak ostabere izan dute hasiera, eta era honetan eskoziar telebista publikoak (STV), esaten zuen egun eskoziarren %50a independentziaren aldeko jarrera daukala (gogoratu, baita, 2014ko Irailaren 18ko erreferendumean indarrak %55 vs %45 batean zeudela ezezkoaren alde).

Debateak irekita darrai, Eskozian Remainen aldeko %62 vs % 38ko bozketa eman den heinean, Brexitak suposatu zuen britaniar nazionalismoaren agertaldia, Erresuma Batua osatzen duten lau nazioetatik bitan gailendu zelarik, hau da, Galesen eta Ingalaterran, eta buztana hankartean atera behar izan zuen Erresuma Batua osatzen duten beste bi herrialdetan, alegia, Ipar Irlanda eta Eskozian, paradoxa bat suposatu duelarik; zenbat eta handiagoa izan britaniar agertaldi nazionalista, haustura arriskua handiagoa izango da. Jakina, Galesek ez du suposatzen inolako arazorik Londresentzat, bertan nazionalismoa ez bait da potentea eta boteretsua, eta horretaz gain sekula ez da izan herri independentea. Baina ez da gauza bera gertatzen Ipar Irlanda eta Eskoziarekin. Izan ere aipamena egin zuten aspaldi John Major eta Tony Blair bezelako bi azeri zaharrek...

Nicola Sturgeonek, Alex Salmonden ondorengotza hartu duena SNPren gidaritzapean, argudiatzen du Eskozia «lagunduta» ikusten duela bere burua Europar Batasuna uzten. Erresuma Batuak bi urte emango ditu bere irteera gauzatzen Europar Batasunetik, hori dela eta Eskoziak Brexiteko irteera eman baino lehen erreferenduma burutzera estutzen du, era horretan Eskozia independente hipotetiko bati europear klubeko sarrera errazago izango zitzaiolakoan.
Ipar irlandarrek, lojika onean, ere igo dira orga edota olatu separatista honetara: beste emakume batek, kasu honetan Michelle O´Neillek, Sinn Féineko buruzagi nagusi dena, Irlandako iparraldea eta hegoaldea biltzeko erreferendum bat eskatzen du ahalik eta laisterren (gogoratu beharra dago Brexitaren inguruan baita, Ipar Irlandan ere Remain suertatu zela garaile, kasu honetan %55 vs %45).

Baina egon badago Ipar Irlanda eta Eskozia ezberdintzen duen zerbait, horixe da hain zuzen ere, bietariko lehenengoan indarkeri terrorista jasan egin dutela hainbat hamarkadetan zehar, bi bandoen artean, unionista eta nazionalisten artean, alegia, 3000 hildako baino gehiago izan direlarik. Bitartean, Eskozian, dena izan da garbiagoa eta han ez da hildakorik egon. Nork daki, agian horrek legitimizazio gehiago damakion bere jomugei.

Sinn Féin edo «gu bakarrik» da desiratzen dena Belfastetik Londresekiko, eta hein handi batean gauza bera gertatzen da Eskozian, horretarako mugitzen hasi direlarik eta Westminsterreko Parlamentuari hestutzen hasi zaiolarik, izan ere, Erresuma Batuak idatzizko Konstituziorik ez duenez, bera osatzen duten lau nazioetan ez dago erreferendum banatzaile bat egiteko potestate esplizitoa, baina era berean ez dago inolako oztoporik, Westminsterren borondateaz haratago.(erreferendum galdetzaile eta binkulantearen arteko diferentzia Westminsterrek markatzen du).
Egon bada aukera baliatu duena Nicola Sturgeon eta Theresa Mayren arteko postulatuen artean hirugarren bide bat proposatzeko: lehen ministrari britaniar ohi batetaz ari naiz, Gordon Brown hain zuzen ere, zeinak Eskoziaren autogobernuko konpetentziak gehitzearen aldeko azaldu den, BEZaren gainean erabateko kontrola emanez eskoziarrei eta nazioarteko tratatuak sinatzeko aukera eskeiniz. Horretaz gain Ingalaterrako Banketxea ondoren Ingalaterra eta Eskoziako Banketxea deitzera pasatuko litzateke, eskoziarrek libra esterlinarekiko duten atxekimendua ugaltzeko asmoarekin. Baina Eskoziak beste plan bat dauka, eta hori independentziarena da.

Buscar