Bidezko merkataritza: bestelakoa, eraginkorra eta kalitatezkoa

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur. Euskal Herrian ezaguna ari da egiten merkataritza mota hau, baina oraindik ere badu hazteko tartea. Administrazioak gehiago lagundu dezake, baina azken batean kontsumitzaileon esku dago produktu hauek erostea, jakinda kalitatezkoak direla eta ekoizleen bizi baldintzak hobetzen lagunduko dugula. Legazpiko taldearekin izan da NAIZ, bai ekimenaren bultzatzaileen eta bai bezeroen iritziak jasotzeko.

14 MAY. 2016