‘Hator hator neska-mutil etxera!’ (Hatortxu Rock)

1999an abiatu zuten Hatortxu Rock jaialdia «Hator hator neska-mutil etxera» dioen gabon kanta ezagunaren leloari helduta. 19. aldirako kantu hura hartu eta eguneratu egin dute antolatzaileek Vendettako Pello eta Luisillorekin, Eratuko Unairekin, Hesianeko Zuriñerekin eta Kaotiko taldeko Xabierekin. Iazko edizioan taula gainean entzun zuten bertaratuek eta orain estudiora eraman dute lana.

Abenduaren 17an ospatuko da aurtengo Hatortxu Rock jaialdia. 

16 NOV. 2016