Lanbide Heziketa Dualaz, Bergarako Miguel Altuna institutuko arduradun eta ikasleekin

Aspaldi utzi zion Lanbide Heziketak bigarren mailako ikasketa izateari. Gero eta kualifikazio altuagoa lortzen dute LHko ikasleek, enpresek ere halakoxe langileak eskatzen baitituzte. Oraindik ere langabezia handia dagoen momentu honetan zaila dirudi sinestea, baina berehala langile dezente beharko dituzte industriak eta beste sektore batzuek. Prest egon behar, ordea, lan merkatu horretan sartzeko, eta horretarako aukera ezin hobea eskaintzen du LH Dualak. Bergarako Miguel Altuna institutuan azaldu diote NAIZi zer den Duala, eta zer eskaintzen eta eskatzen duen tresna berri honek

27 ENE. 2016