Merezitako omenaldia Izagirre anaiei Ormaiztegin

Tourretik itzuli berri diren Ion eta Gorka Izagirre omendu dituzte Ormaiztegin. Anaia zaharrenak, Gorkak, eroriko baten ondorioz utzi behar izan zuen lasterketa, baina anaia txikiak modu ezinhobean amaitu zituen lanak, azkenaurreko etapa bereganatuz. Hurrengo lasterketa Donostiako Klasika izanen dute, larunbat honetan.

28 JUL. 2016