NAIZ.INFO
MADRIL

Ustezko hiru Al-Qaedako kide atxilotu dituzte

Hiru pertsona atxilotu ditu polizia espainolak Cadizen eta Ciudad Realen Al-Qaedarekin harremana dutelakoan. Barne Ministerioaren arabera, atxilotuak atentatu bat egiteko prest zeudelako «zantzu argiak» daude.

Jorge Fernandez Diaz, Barne ministro espainiarra. (Pierre-Philippe MARCOU/AFP PHOTO)
Jorge Fernandez Diaz, Barne ministro espainiarra. (Pierre-Philippe MARCOU/AFP PHOTO)

Ustezko hiru Al-Qaedako kide atxilotu ditu polizia espainolak Cadizen. Atxilotuak bi txetxeniar eta turkiar bat dira eta, polizia iturrien arabera, atentatuak egitekoak ziren.

Andaluzian lehergailuak gordetzeko erabiltzen zuten etxebizitza bat omen zuten.

Jorge Fernandez Diaz Gobernu espainiarreko Barne ministroak prentsaurrekoa eman du Madrilen, polizia operazioaren berri emateko.

Azaldu duenez, «zantzu argiak» daude frogatzeko atxilotuak Estatu espainolean edo Europan atentatua egiteko prestaketa lanetan ari zirela. Era berean, «autobus bat txikitzeko» besteko lehergai kopurua atzeman dietela gaineratu du.