NAIZ.INFO
GASTEIZ

300 ekitaldik osatzen dute Gasteizko jaietako egitaraua

Datorren abuztuaren 4an Zeledonen jaitsierarekin abiatuko diren Gasteizko jaiek egitarau oparoa izango dute, 300 ekitaldi inguruk osatua. Eñaut Elorrieta, Gatibu eta Bongo Botrako taldeek bisitatuko dute, besteak beste, Arabako hiriburua.

Murrizketek jaietako aurrekontua 676.000 eurotan utzi duen arren, Encina Serrano zinegotziak baieztatu du parte-hartzerako jaiak izango direla, mota guztietako publikoa asetzeko modukoak.

Musikari eskainitako gune nagusia Foruen plazan izango dira, besteak beste Eñaut Elorrieta, Gatibu, Gose, Gozategi edo Bongo Botrako taldeak. Kiko Veneno eta Paloma San Basilio ere taula beraren gainean izango dira.

Horrez gain, Udalak ekitaldi ugari prestatu dituela nabarmendu du Serranok: antzerkia, zirkua, dantza, su artifizialak...