Naiz.info
Donostia

Kanoikada berezi batekin egingo du eztanda festak Donostian

Festetan lanean aritzen den boluntario taldeak kantatuko du ‘Artillero’ abestia eta duela berrehun urte izandako hiriaren suntsiketa ere gogoan izango dute, arratsaldeko 19.00etan botako duten kanoikada berezi batekin.

Piraten abordatzea izango da jaietako ekimenik ikusgarrienetarikoa . (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Piraten abordatzea izango da jaietako ekimenik ikusgarrienetarikoa . (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Donostiako Aste Nagusia abiarazten duen ohiko kanoikadak aurten hiria suntsitua izan zeneko bigarren mendeurrena betetzen dela izango dute gogoan. Antolatzaileek iragarri dutenez, «1813an kanoiek sortutako sufrimendua 2013an suak itzali eta alaitasuna ekar dezaten» aldarrikatuko dute ekitaldian.

Arratsaldeko 19.00etan burutuko dute jaiei hasiera emango dion ekitaldia eta festetan boluntario bezala aritzen den jendea omenduko dute ‘Artillero’ kantua bereaiek abestuko baitute.

Donostiako Udalak nabarmendu duenez, aurtengo Aste Nagusia inoiz baino herrikoiagoa eta parte hartzaileagoa izango da. Hainbat elkartek proposaturiko hamabost ekintza txertatu dituzte aurtengo udal egitarauan.

Ildo horretan, Piratek antolaturiko egitaraua aipatu behar da. 21.30etan botako dute txupinazoa La Flamenkan eta kontzertu eta ekimen andana antolatu dituzte. Gaur gauean 3gabe2 erromeria taldea arituko da La Flamenkan eta Auryn taldea Saguesen.