Naiz.info
Orio

Arrantza, Kilometroak 2014ko kantuaren bideoklipeko protagonista

‘Erria txikota!’ abestia oinarri hartuta, Maialen Sarasua zinemagile oriotarrak zuzendu du kantuaren bideoklipa. Sarasuarekin batera, Urtzi Garmendiak, Olatz Zugastik eta Joseba Orellak osatu dute lan taldea.

‘Erria txikota!’ Orion egingo den Kilometroak 2014ko abestia oinarri hartuta, Maialen Sarasua zinemagile oriotarrak zuzendu du kantuaren bideoklipa. Sarasuarekin batera, Urtzi Garmendiak, Olatz Zugastik eta Joseba Orellak osatutako talde eragileak aurrera eramandako lana da.

Abestiaren izenburuari jarrai, arrantza ingurumariko irudiak jasotzen dira ikus entzunezkoan. «Garai bateko eta oraingo irudiekin jolasten da; belaunaldien arteko transmisioari egiten zaio keinu, haurrak jolasean eta herri bat lanean badabilela erakutsi nahi du...», adierazi dute antolatzaileek.