Naiz.info
Angelu

Angeluar baten gorpua aurkitu dute Mehatze mendian

Angeluko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Mehatze mendiaren lepoan. Pasa den astetik zegoen desagertuta.

Angeluko gizonezko bat hilik aurkitu dute da Nafarroako Mehatze lepoaren inguruan, Luzaiden. A

ngeluarra Donibane Garazi aldeko mendietara joan zen ibiltzera joan den astearen bukaeran. Bere familiak itzultzen ez zela ikusirik desagerpena salatu zuen.

Hildakoaren autoa Garazi inguruko mendietan atzemana izan zen eta astelehenetik astearterako gauaz geroztik gizonaren bila hasi ziren bi Estatuetako indar armatuak.

Gorpua autotik ez oso urrun aurkitu dute. Heriotzaren arrazoiak atzemateko ikerketa Iruñeko Guardia Zibilak abiarazi du.