NAIZ
GETXO

Carlos Barberok irabazi du Getxoko Zirkuitua

Euskadi taldeko Carlos Barberok irabazi du Getxoko Zirkuituaren 69. edizioa. Taldeak Euskal Herrian jokatu duen azken proba izan da, behin betiko desagertu aurretik.

Carlos Barbero, helmugan. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Carlos Barbero, helmugan. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Carlos Barbero (Euskadi) izan da garaile Getxoko Zirkuitua-Ricardo Otxoa Memorialaren 69. edizioa. 17 kilometroko zirkuitua egin behar izan dute eta txirrindulariek hamar itzuli eman behar izan dizkiote, 170 kilometro egiteko.

Proba, UCI WorldTour Europako Zirkuitukoa, oso lehiatua izan da. Burgosko txirrindularia lehena izan da helmugan Txomintxuko gainean Luca Chirico italiarrari aurrea hartu eta gero. Biak denbora berean sartu dira: 4 minutu eta 28 segundu.

Haien atzetik sartu da zortzi txirrindulariz osatutako taldea, bi segundura. Hirugarren postuan sartu da lehen euskal txirrindularia, Caja Ruraleko Pello Bilbao.

Getxokoa Euskadi taldeak Euskal Herrian jokatu duen azken proba izan da. Taldea denboraldi amaieran desagertuko da, diru faltagatik.