NAIZ
DONOSTIA

AHTren aurkako protesta egingo du Mugituk ostegunean Donostian

Ohi bezala, urteko lehen gobernu kontseilua egingo du Lakuak ostegunean Donostiako Miramar jauregian eta, horren harira, Abiadura Handiko Trena bezalako azpiegitura «xahutzaile eta txikitzailearen» aurkako protesta deitu du Mugitu plataformak. 

Ohar baten bitartez, Mugitu mugimenduak jakinarazi du ostegunean AHTren aurkako protesta kalejira egingo dutela Donostian, Lakuak Miramar jauregian egingo duen urteko lehen gobernu kontseiluarekin bat eginez.

Kalejira goizeko 11etan abiatuko da, Bulebarretik, «Urkullu lehendakaria gainean jarrita duen ‘AHT-marrazo’ handi bat eramango dugularik aurtengoan Miramarrera».

Era honetan, abiandura handiko trenaren «logika depredatzailea irudikatu» eta «baliabideen xahuketa nahiz lurraldeen suntsiketa» salatu nahi dute.