NAIZ
MONTEVIDEO

Filtroko errudunen zigorgabetasuna gaitzetsi dute Montevideon

Milaka lagunek bat egin dute Montevideoko karriketan duela hogei urte Filtroko ospitalean jazotakoa gogoratzeko: hiru euskal iheslariri elkartasuna adierazten ari zirenen aurka tiro egin zuen poliziak, eta bi lagun hil zituen. Sarraskiaren errudunen zigorgabetasuna gogor salatu dute.

Manifestazioa Montevideon, Filtroko sarraskiaren hogeigarren urtemugan. (NAIZ)
Manifestazioa Montevideon, Filtroko sarraskiaren hogeigarren urtemugan. (NAIZ)

Filtroko gertakarien hogeigarren urtemugan, sarraskia gogora ekarri eta haren errudunek izan duten zigorgabetasuna salatzeko, milaka lagunek manifestazioa egin zuten igandean Montevideoko kaleetan, ‘Gehiegizko zigorgabetasuna da’ lelopean.

1994ko abuzutuaren 24an, Filtroko ospitalean ingresatuta zeuden Josu Goitia, Jesus Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal iheslarien aurka onartutako estradizioa salatzeko, milaka lagun bildu ziren. Ospitalearen atarian zeudenen aurka tiro egin zuen poliziak eta bi lagun hil zituen: Roberto Facal eta Fernando Morroni.

Epaileek ez dute inor zigortu gertakari haiengatik.

Askapenak jakinarazi duenez, jendetza bildu zen igandean Montevideon sarraskia gogora ekarri eta zigorgabetasuna gaitzesteko.

Euskal erakunde internazionalistak ere parte hartu zuen manifestazio amaierako ekitaldian, herrien arteko elkartasunaren garrantzia nabarmenduz.