NAIZ
DONOSTIA

Kamioiei tiraka presoen etxeratzea eskatu dute Urretxun

Presoen alde antolatutako egunaren baitan, desafio berezia ere egin dute Urretxun, bi lagunek 8.500 kiloko kamioi bana tiraka eraman behar izan baitute.

Presoak etxeratzearen aldeko desafioa, Urretxun. (Gotzon ARANBURU)
Presoak etxeratzearen aldeko desafioa, Urretxun. (Gotzon ARANBURU)

Presoen etxeratzea lortzeko tira egin beharra dagoela irudikatzeko desafio berezia egin dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan.

Bi lagunek 20 metrotan zehar 8.500 kiloko kamioi bana tiraka mugitu behar izan dute.

Horrez gain, egun osoko egitaraua antolatu dute: dantzariak, bazkaria, herri kirolak...