NAIZ
Gasteiz

Alavesen garaipen erosoa etxean, Sabadellen aurka

Askorik sufritu gabe eta aise irabazi du Alavesek Mendizorrotzan Sabadellen aurka zuen partida. 8. minutuan aurreratu dira arabarrak Despotovic-en gol batekin (57. minutuan penaltiz sartuko zuen gerora hirugarrena). Sabadellek partida amaitzeko 7 minutu falta zirela sartu du bere gola, inor urduritzeko beranduegi.

Bi gol egin ditu Despotovic-ek gaur. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Bi gol egin ditu Despotovic-ek gaur. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

3-1 irabazi du Alavesek etxean Sabadellen aurka eta eroso aritu da, kataluniarrak baino askoz ere talde indartsuagoa dela erakutsiz. Despotovicek lehenbizi (8. mintuuan), Tejerak gero (39. minutuan) eta Despotovicek berriz penaltiz (57. minutuan) 3-0ekoa jarri dute markagailuan. 83. minutuan Tamudok kataluniarren gol bakarra egin du, baina beranduegi zen arabarrak urduritzeko.

Hiru puntu gehiago, beraz, Alaves taularen erdialdean eroso dago oraingoz, 8 punturekin.