NAIZ
BAIONA

Bi anai-arreba hilda aurkitu dituzte Donamartirin

45 eta 46 urteko gizon bat eta emakume bat, anai-arrebak, hilda aurkitu dituzte Donamartiriko etxe batean. Sutea piztu da eraikinean eta amatatu ondoren bizilagunak bertan sartu eta hilda topatu dituzte anai-arrebak.

Ezbeharra 14.00ak baino lehenago gertatu da Donamartiriko Etxeparia izeneko eraikinean. Bizilagunak konturatu dira sutea piztu dela etxean eta abisua eman dute. Garrak amatatzeko lanetan aritu dira bizilagunak etxean sartzea lortu dutenean –itxita zegoen– bi gorpu aurkitu dituzte, 45 eta 46 urteko anai-arrebenak, France 3k zabaldu duenez.

Bizilagunek adierazi dutenez, bertan topatu duten eskutitz batek «ekintza desesperatua» izan dela pentsarazten du, hedabide horren arabera. Gizona elbarritua zen eta egoera sozial larrian bizi omen ziren.

Jendarmeria gertatutakoa ikertzen ari da.