NAIZ
BILBO

Areto futboleko Euskal Selekzioak ezin izan du kataluniarrekin

Santurtzin jokatu da areto futboleko Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko partida eta etxekoek galdu egin dute, 3-6ko emaitzarekin.

Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko partidaren jokaldi bat. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko partidaren jokaldi bat. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Jokaldi onak egin dituen arren eta zenbait unetan Kataluniari ondo eutsi dion arren, areto futboleko Euskal Selekzioak ezin izan du Katalunia mendean hartu.

3 eta 6ko emaitzarekin bukatu da partida.

Emaitza gutxienekoa izanik, selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarria oso presente egon da Santurtziko kiroldegian.