NAIZ
GERNIKA

Landatu dute Gernikako Arbola berria, ordezkari politikoz betetako ekitaldi batean

Urtarrilean ihartu zen Gernikako Arbola, eta gaur landatu dute berria. Ordezkari politikoz beteriko ekitaldi batean, Iñigo Urkullu izan da lehenengo lur palakada ematearen arduraduna.

Gernikak badu Arbola berria. Bizkaiko Batzar Nagusietan ohiko saioa egin ostean, eta ordezkari politikoz beteriko ekitaldi batean, landatu dute aurrerantzean Gernikako Arbola izango dena. Urtarrilean ihartu zen aurrekoa, eta haren anaia da gaur landatutakoa.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Bakartxo Tejeria Gasteizko Legebiltzarreko lehendakaria eta Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea. Jose Antonio Ardanza eta Patxi Lopez lehendakari ohiak ere bertan izan dira. Ez, ordea, Carlos garaikoetxea eta Juan Jose Ibarretxe.

Gipuzkoako eta Arabako Batzar Nagusietako lehendakariak ere bertan izan dira, baita EAJ, EH Bildu, PSE eta PPko hainbat ordezkari ere.

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da izan da lehenengo lur palakada ematearen arduraduna. Xabier Euzkitze izan da ekitaldia zuzentzearen arduraduna. Abesbatza eta dantzariak ez dira falta izan.