NAIZ
BAIONA

Arraste-ontzi bat harrapatuta gelditu da Ziburun

Ziburuko portuaren sarreran dagoen hondartza txikiaren parean harrapatuta gelditu da ‘Cintharth’ arraste-ontzia. Eskifaia helikopteroz atera dute.

‘Cinthart’ ontziko marinelak helikopteroz erreskatatu dituzte. (Aurore LUCAS)
‘Cinthart’ ontziko marinelak helikopteroz erreskatatu dituzte. (Aurore LUCAS)

Goizeko 6ak pasata, ‘Cintharth’ arrantza-ontzia Ziburuko portuan sartzeko lanetan ari zela harrapatuta gelditu da hondartza txiki baten ondoan.

Dirudienez, Saint-Nazaireko ontziak (Bretainia) lemarekin izan duen arazo baten ondorioz gelditu da ez aurrera ez atzera.

Jendarmeek helikoptero baten laguntzaz atera dute tripulazioa, onik.

Suhiltzaileak, Polizia eta Itsas Agintariak bertaratu dira, Ziburuko alkate Guy Poulou eta Patrick Dallennes prefetarekin batera.

Ontziak erregaia isuriko duen kezka eragiten du.

Azterketa abiatu dute, itsasontzia hortik nola atera erabakitzeko.