Ikusgarria izan da igandeko emanaldia Barkoxen, Pierre Topet ‘Etxahun’ koblakari mitikoaren herrian. Goizeko hamarretan barrikadekin hartu dituzte herritarrek maskaradako buhameak, xorroxak eta enparauak. Eguerdian bazkaldu egin dute eta arratsaldeko lehen orduan hasi da ikuskizuna herriko plazan, berrehun bat lagunen aurrean.
Oso gazteak izan dira aurtengo joko egileak, eta horietarik asko neskak, gehiengoa dantzarien artean. Bitxikeria bat: xorrotx nagusia –Jean Michel Ondarzuhu– eta xorrotx mutila –Cedric Elgoien– osaba ilobak dira. Haien guztien dantzak, jauziak, kantuak eta bihurrikeriak nagusitu dira Zuberoako ekialdeko mugako herrian, ikusleen gozamenerako.
Aurtengo maskaradak ikusteko beste bi aukera geratzen dira: heldu den astean Sohütan, eta hilaren 19an Idauze-Mendin, aurrenekoa ematen zuten toki berean, ohitura baita lehenengoa eta azkenekoa emaileen herrian eskaintzea. Hala, bi aste barru bukatuko da urtarrilaren 18an hasitako zikloa.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
