NAIZ
IRUÑEA

Iruindarrek zortzi finalisten artean hautatu ahalko dute sanferminetako kartela

Apirilaren 27ra arte, Iruñean erroldatutako pertsonek 2015eko San Fermin jaietako ikur izango den kartela aukeratzeko botoa eman ahal izango dute. Orotara, 462 lan aurkeztu dira.

Iruñeko kartel finalistak.
Iruñeko kartel finalistak.

Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, aukeratu dituzte jada aurtengo sanferminetarako kartel lehiaketaren zortzi finalistak. Txupinazoa, Caravinagre kilikia, zezena eta San Fermin dira karteletako protagonistak, besteak beste.

Apirilaren 27ra arte, Iruñean erroldatutakoek gogokoenaren alde botoa emateko aukera izango dute.

Gaurtik hasita, Udalaren webgunean eta 010 telefonoan eman daiteke botoa eta, bihartik aurrera, Civivox-etan ere egin ahal izango da.

Aurtengoan, 462 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Iaz 546 izan ziren.

Horrez gain, epaimahaiak 96 kartel aukeratu ditu, ekainaren 19tik uztailaren 19ra Rodezno Kontea erakusgelan ikusgai izango direnak.