NAIZ
IRUÑEA

Hamaika lagun zauritu dira bi autobusen arteko talkan, Iruñean

Bi autobusek talka egin dute Iruñeko Merindades plazan eta hamaika pertsona ospitalera eraman dituzte zauri arinekin.

Bi autobusak, talkaren ondoren. (IRUÑEKO UDALA)
Bi autobusak, talkaren ondoren. (IRUÑEKO UDALA)

Ezbeharra Iruñeko Merindades plazan gertatu 13.10ean da bi autobusen artean. Iruñeko 9. linea egiten duen «villavesak» (Renfe-Unibertsitate Publikoa), bere geltokitik ateratzean, atzetik jo dio plazan geldirik zegoen Fonseca enpresa pribatuko beste autobus bati, Udaltzaingoak azaldu duenez.

Talkaren ondorioz hamaika lagun ospitalera eraman behar izan dituzte anbulantzietan, baina inork ez du zauri larririk. Bi autobusetako gidariak onik atera dira. Biek negatibo eman dute alkoholemia-frogan.