NAIZ

Mikel Garmendia ‘Belarra’ gudaria zendu da 100 urte zituela

Mikel Garmendia ‘Belarra’ ordiziarra zendu da, 100 urte zituela. Donostiarra jaiotzez baina Ordizian hazitakoa, Itxarkundia batailoian aritu zen eta urteetan preso eta ihesean ibili izan zen. 

Mikel Garmendia eusko gudaria, ‘Belarra’ goitizenez ezagutua, zendu egin zen atzo Ordizian, 100 urte zituela. 1915. urtean jaio zen Donostian, baina Ordizian hazi zen.

Herritik alde egin zuen, Mikel Itxarkundia batailoiarekin bat egin eta eusko gudari izan zen. 1937an, komisario politiko izendatzeko proposatu zuten, baina ezin izan zuen kargua hartu, aurretik frankistek Torrelavegako bidean atzeman baitzuen eta, ‘Santoñako traizioa’ delakoaren ondorioz, heriotzera zigortu zuten.

Larrinagan izan zen preso, eta bertatik Burgoseko presondegira eraman zuten. Honela, 1939ko urtarrilaren 1ean, heriotz zigorra kendu zieten ofizial ez ziren euskal presoei, eta Alcala de Henareseko espetxera eraman zuten 1943 urtera arte.

Azkenik, Valle de los Caídosera iritsi zen, nondik denbora bat eta gero, nortasun faltsu batekin alde egitea lortu zuen, Pablo Aguado Martin izenpean. Malagara joan eta bertan hasi zen lanean eta baita ezkondu ere. Hala ere, emaztea izan zuenari ere urtetan ez zion bere benetako nortasuna aitortu.

Euskal Herrira itzulita, Beizaman eman ditu azken urteak, non atzo zendu egin zen.