NAIZ

Hondarribiak irabazi du Euskadi-Basque Country bandera

Urdaibai bigarren postuan sailkatu da Malagako uretan ospatu den estropadan. Segundu erdigatik irabazi du Hondarribiak. Orio hirugarren, eta Kaiku laugarrena izan da.

Hondarribiko arraunlariak. (@actraineras)
Hondarribiko arraunlariak. (@actraineras)

Hondarribiak irabazi du aurtengo San Miguel Ligako lehen estropada. Malagako uretan ospatu da Euskadi-Basque Country bandera eta segundu erdi batengatik nagusitu da Hondarribia. Urdaibai izan da bigarren sailkatua.

Ohorezko tandan Orio eta Kaiku ere sartu dira. Oriotarrak lehen txandan lehiatu dira Urdaibairekin eta 14 segundutara geratu dira. Kaikuk hirugarren txanda irabazi du gutxigatik San Juanen aurka.