Arantxa Manterola

Iñaki Olaziregi ‘Botas’ iheslari politiko ohiaren gorpua aurkitu dute Iratiko basoan

Iñaki Olaziregi ‘Botas’ iheslari politiko ohiaren gorpua aurkitu dute Iratiko basoan. Bere bila zebiltzan atzo arratsaldetik. Lagun talde batekin onddo bila joan zen, baina arratsaldeaz geroztik ez zuten bere berririk.

Lagun talde batekin Iratiko mendira onddo bila joandako Iñaki Olaziregi Usabiaga iheslari politiko ohiaren gorpua aurkitu dute gaur goizean, Euskal Irratiak sareak zabaldu duenez. Atzo arratsaldetik haren arrastorik ez zuten. Agertzen ez zela ikusirik, berarekin joandako lagunak bila hasi ziren baina ez zuten aurkitzerik lortu.

Honela, gaur goizean berriro ekin diete, jendarmeekin batera, bilaketa lanei eta helikopteroak bere gorpua atzeman du. Euskal Irratien arabera, eroriko bat izan zuen.

Olaziregi urretxuarra zen berez baina 60ko hamarkadaren bukaeran ihes egin zuenetik Ipar Euskal Herrian bizi zen. 79 urte zituen.