NAIZ
HERNANI

Gizon bat hil da Hernanin, autoarekin zuhaitz bat jo ondoren

Gizon bat hil da gaur goizean Hernanin, gidatzen zuen autoa errepidetik atera eta zuhaitz baten aurka jo ondoren.

Istripua goizeko 10.00ak aldera gertatu da GI-2132 errepidean, Hernanin. Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, auto bat errepidetik atera da eta zuhaitz baten aurka jo du.

Talkaren ondorioz autoaren gidaria, gizonezkoa, hil egin da. Suhiltzaile eta osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin bizia salbatzeko.

Hildakoak 85 urte zituen eta Hernaniko bizilaguna zen.