NAIZ
IRUÑEA

Osasunak Bodgan Milic aurrelaria fitxatu du 2016ko ekaina arte

Osasunak Bodgan Milic Montenegron jaiotako jokalaria fitxatu du, gorritxoek aurten fitxatu duten bigarren aurrelaria. 2016ko ekaina arte sinatu du, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.

Datozen egunetan iritsiko da Bodgan Milic jokalaria Iruñera. (@CAOsasuna)
Datozen egunetan iritsiko da Bodgan Milic jokalaria Iruñera. (@CAOsasuna)

Osasunak bigarren aurrelari bat fitxatu du. Bodgan Milic FK Miadost taldetik dator, kontratua amaitu ondoren. 2016ko ekaina arte sinatu du, beste urte batez luzatzeko aukerarekin.

Datozen egunetan iritsiko da Iruñera eta mediku-azterketa egin ondoren aurkeztuko dute. 27 urteko futbolariak lehen aldiz jokatuko du BBVA Ligan.