NAIZ
IRUÑEA

Lodosako alkatea, Pablo Azcona, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente berria

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak asanblada egin du larunbat honetan Iruñean zuzendaritza berritzeko eta Pablo Azcona, Lodosako alkatea (LOIU herri kandidaturaren izenean), presidente hautatu dute.

Pablo Azcona, Lodosako alkatea, botoa eman duen unean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Pablo Azcona, Lodosako alkatea, botoa eman duen unean. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Iruñeko Baluarten egin den asanbladan, 833 boto bildu ditu Azconak. Haren atzetik, Cintruenigoko alkate Raquel Garbayok 242 boto lortu ditu eta Francisco Javier Perez Ollarango alkateak, 84.

Emaitza hauen ondorioz, Azcona Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente izendatu dute. Garbayo eta Perez automatikoki izendatu dituzte lehen eta bigarren presidenteorde.

Larunbat honetako batzarraren aurretik, Nafarroan aldaketa bultzatu duten indarrek (EH Bildu, Geroa Bai, Podemos eta I-E) adierazia zuten babesa emango ziotela Azconaren hautagaitzari.