NAIZ
BILBO

Festa San Mamesen Valentziari 3-1 irabazita

Egun gozoa bizi izan dute Athletic zaleek San Mamesen, valentziarrak aurreratu dira markagailuan baina atsedenaldira berdinduta iritsi dira zurigorriak eta bigarren zatian Valentziak bere aukerak huts egin ostean Valverderen mutilek ez dute huts egin eta Aduriz eta Susaetaren gol banarekin erraz nagusitu da azkenean. [Estatistikak]

Aduriz, Susaeta eta Raul Garcia Athleticen 2. gola ospatzen. (Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS)
Aduriz, Susaeta eta Raul Garcia Athleticen 2. gola ospatzen. (Monika DEL VALLE | ARGAZKI PRESS)

Atzera utzi ditu Athleticek gaur jarraiki zituen beldurrak eta garaipen garrantzitsua lortu du San Mamesen. Oker hasi dira kontuak, 20. minutuan Parejok Valentzia aurreratu ostean. Lehen zatia amaitzerako konpondu dute akatsa Valverderen mutilek, Laportek egin du gola lehen zutoinetik zetorkion baloi bat barrura sartuz.

Bigarren zatian ere izan dituzte aukerak Valentziako jokalariek baina ez dute asmatu, euren akatsak baliatuz Athleticek bere gain hartu du partida eta Susaetak lehenbizi eta Adurizek gero 3-1ekoa ezarri dute markagailuan.

Festa arratsaldea izan da San Mamesen, zaleek asko gozatzeko tartea eman duena. Txalo artean agurtu dituzte zaleek euren jokalariak.