NAIZ
BILBO

Bederatzi lagun epaituko dituzte bihartik, azpiegitura handien aurkako protesta batengatik

Bederatzi lagun epaituko dituzte bihartik aurrera Barakaldon, 2009ko abenduan azpiegitura handien aurkako protesta batean parte hartzeagatik. Hiru urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen dute haientzat.

Protesta de los Olentzeros en Megapark. (NAIZ)
Protesta de los Olentzeros en Megapark. (NAIZ)

2009ko abenduaren 22an Olentzeroz mozorrotutako zortzi lagunek protesta ekintza burutu zuten Barakaldoko Megaparken, AHT, Supersur, merkataritza zentro eta azpiegitura handien aurka. Hormigoiz betetako bidoietan besoak sartuta zituztela, errepidea moztu zuten hainbat orduz eta hamar atxilotu izan ziren.

Bihartik aurrera bederatzi lagun epaituko dituzte Barakaldon ekintza horrengatik. Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute haientzat, Mugitu! mugimenduak jakinarazi duenez.

Hori dela-eta, elkarretaratzea deitu dute gaur 19.30ean Bilboko plaza Zirkularrean eta bihar 9.30ean Barakaldoko epaitegiaren atarian.