NAIZ
BILBO

Bi emakume zaurituta, haietako bat oso larri, Bilboko etxe batean izan den sutearen ondorioz

Bi emakume zaurituta suertatu dira Bilbon, etxebizita batean izan den sutearen ondorioz. Bat, 70 urtekoa, oso larri dago. Beste bost pertsona ere artatu behar izan dituzte kea arnastuta.

Bi emakume zaurituta suertatu dira Bilbon, etxebizitza batean izan den sutearen ondorioz. Haietako bat, 70 urtekoa, oso larri dago eta Basurtoko erietxera eraman dute. Beste emakumea, leihotik zintzilik egon da.Era berean, beste bost lagun ere artatu behar izan dituzte, kea arnastuta.

Bilboko Poza lizentziatuaren kaleko etxebizitza batean piztu da sua eta suhiltzaileak iritsi direnerako sua oso zabalduta zegoen.