NAIZ

Fleuryko presoek protesten ondorioz jaso dituzten mehatxuak salatu ditu Bagoazek

Bagoazek salatu duenez, Fleury Merogiseko espetxeak protestetan parte hartu duten presoak «mehatxatu» egin ditu, moduloz aldatu, aldaketa disziplinarioak eginen zizkietela eta zigorren beherapenak kenduko zizkietela adieraziz. Apirilaren 11an 100 presok gutun bat idatzi zuten bizi baldintzak salatuz.

Fleury Merogis espetxea.
Fleury Merogis espetxea.

Fleury Merogis emakumeen espetxeko 100 presok gutun bat bidali zuten apirilaren 11an euren bizi baldintzak salatuz. Honen ondotik, espetxeak «mehatxatu» egin dituela salatu du Bagoazek. Ohar baten bidez adierazi duenez, zigorren murrizketa kenduko zietela, moduloz aldatuko ziztuztela, aladaketa diziplinarioak eginen zituztela eta komisio diziplinarioaren aintzinean pasatuko zirela esan zien zuzendariak.

Era berean, «aldaketarik ez dela izango» igorri die presoei. «Orokorrean frantses presondegietako bizi baldintzak zorrozten ari dira eta azken hilabeteetan izan diren salaketa guziak horren adierazle dira. Euskal presoek hainbat ekimen burutu izan dituzte haien bizi baldintzen alde, haien oinarrizko eskubideen alde», jakinarazi du Bagoazek.

Honen aurrean, Bagoazek babesa adierazi die presoei eta zuzendariari gutun bat helaraziko dio. Era berean, gutun hau jendarteari zabalduko dio, bakoitzak berea bidali dezan.

Apirilaren 3az geroztik, patiora egunean behin bakarrik irtetzeko aukera dute eta presoak behartuak daude 11:00etatik biharamun goiza arte haien zeldan egotera.